2015(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Eguneko goraberak

 
Goizean eguraldi  onarekin pasiara joan naiz Asti aldera,eguzkiak naiko berotzen zuen,hala ere ez degu denbora askoan eduki,gero hondartza aldera jeitxi naiz lagun batekin eta goleko pazadizotik kanaleko zubian lanak nola dijoasten ikustera,nere irudipenez laster bukatuta egongo dira.

 
 
Iñurritza ibaian ahateak ezik dortokak ere badaude,orain artean ez nituen ikusi,baña gaur pare bat agertu dira,guk leno usain txarreko ibaia (Rio Peste) deitzen giñun,orain ere garbiketa eder bat artuko luke,dendetako karroak eta gasolindegiaren ondoan dagoen zuhaitz adar aundi bat.
 
 
 
 
Bihar hasiko dira Buruz Buruko Txapelketaren kanporaketak,Donostian Retegi Bi eta Bengoetxea VI izango dira aurrez aurre,larunbatean Iruñan Olaizola II eta Altuna III,partido zaila Amezketako gaztearentzat,oneaiño iritxita lasai jokatzeko moduan da.Igandean Eibarren Irujo izango da faborito baiña kontuz Rezustarekin eta bukatzeko Urrutikoetxeak Juanarenari egingo dio aurre,iruditzen zait partido estua izango dela,eskupelotaz gozatzeko asteburua daukagu aurrean. 
 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina