2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

San Roman Altzolan



Gaur San Roman eguna zela eta Urdanetara kotxean joan eta oiñez Altzolako bidea artu degu,eguraldi bikaina,ibilbidea neretzako modukoa,bi lagun primerakoak alboan,Joxepi eta Mari Karmen,goiz ederra pasa ondoren bazkaltzeko etxera.


Meza entzun ondoren amaiketakoa egin degu,jende asko eta giro paregabea,inguruko basarritar ugari,etortzerako soñua jotzen hasi dira eta zegoen eguraldiarekin jendeak ez zeukan presarik etxera joateko.


Bertako gazteak lan asko egindute dena txukun edukitzeko,elisa garbitu zimiteñuan maiak jarri eserita amaiketakoa egiteko eta kanpoan tzosna bat bazkaltzeko,kumuna eta guzti,eskerrikasko eta segi horrela.


Erretako baserriaren hondakiñak kenduta askoz politagoa ikustenda elisa.


Izeko Jesusa ere ez dago etxean gelditzeko San Roman egunean.


Aldarean zegoen amabirjiñak atentzioa deitu digu,galdetu degu zein ote da eta ez digute arrazoirik eman,jakin duguna da Monjaetxean zegoela eta desagertu ondoren berruzkeratzea lortu dutela,orain berrikuntza pizkat artuko luke eta nabarmena da ankapean daukan sugea.


Bidean ikuspegi paregabea





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina