2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Goiza Antonianoko haurrekin



Gaur Antoniano Ikastetxean egon naiz,haurrekin berriketan,hiru eta lau urtekoak,tartean nere biloba Izaro eta argazkian konturatuko zarete zein den,ez bai dauka aitona saltzeko,oso ondo pasa det.
 

Gero Getari bidera joan naiz ibiltzera,ateri zegoen baña eguneroko sirimiria hasi du eta konturatzerako bustita etxera,hori aterkiarekin negoela,argazki bat edo beste egindet.



Horrenbeste euri egin eta gero,ibaiak beteta datoz eta ekartzen dituen enbor eta adar itxasoak hondartzara ekartzen ditu,geitu itxasora botatzen diren plastiko eta gañerako zaborrak eta gure hondartza ederra,argazkian ikusten den bezela gelditzen da,ostirala izaten da garbitzeko eguna,naiko lana badago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina