2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Toldoak zabalik

 
 
Astelenean toldoak jarri eskero eguraldi lañotsua eduki dugu atzo arte,gaur arratsaldean berriro itsusitu eginda baña iganderako oso eguraldi ona dago iragarrita.
 
 
Ni berriz astean zehar nere onera bueltatzen ari naiz eta eguneroko luzapen ariketak eta ibilaldi luzeagoak egiten hazita nago.

 
Gaur Getarira joan naiz,erosketak egiten arinitzela bero aundia zegoala ezan didate,gero itxas ertzeko bidean haize ederra zegoen eta gustora ibili naiz.


 
Ontzi bat zegoen antxoa partilarako banatzen eta sare konpontzaileak txintxo asko bere lana betetzen,baporeak astelenerako dena listo edukidezaten.

 
Etxeruntz lañoak agertu dira eta haizea indartu,arratzaldean berriz sirimiria sartu da,bihar ea ateri egiten duen Astira joateko futboleko kadetei animatzera maila igotzeko partidoetan,sorte mutilak.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina