Goizean malekoian ibili naiz eta egunero bezala surflari asko zegoen,olatu handirik ez baina ikaslearentzako ezin hobea,arrisku txikiarekin taula gainean joaten ikasteko,bainuzale asko dagoenean enbarazu ere egingo dute baina ezin ukatu hondartzari kolorea eta alaitazuna ematen diotela.Gainontzean gauean euria eginda gero egun eguzkitzua izan dugu.
Arratzaldean siesta egin eta meriendatu ondoren,emaztearekin eguneroko paseua egin eta Frontoi Txikira joan naiz,emakumeen pala txapelketako finalerdiak ikustera,gazteak badatoz indarrarekin,lehen hazitakoak ezkerrera joandako pelotak bi eskuekin bueltatzen dute,gazteak berriz bi besoak libre manejatzen dute,ostegunean izango dira finalak eta nik ez nuke galtzerik nai
EMAKUMEAK
Palez Finalerdiak Frontoi Txikian
Garazi Eizmendi-June Aldai 30-21 Maddi Mendizabal-Ainhoa Garmendia
Lehenengotik June urduri hasi da,baina gero bi besoak pasiatzera atera ditu eta Garazik,neretzako onena,lagunduta merezimentu osoarekin gainditu dira.
Idoia Tejedor-Maitane Sarobe 19-30 Itxaso Erasun-Janire San Sebastian
Partido onetan berriz,irabazleak ez dute puzkatzeko kolperik baina zuzen jokatu dute eta merezitakoa izan da garaipena,ostegunean ikusiko dugu zein ateratzen den Txapeldun.
Ostegunean Finala
Garazi Eizmendi-June Aldai --- Itxaso Erasun-Janire San Sebastian
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina