Eguraldian aldetik aste paregabea eduki dugu,egunero eguzkia eta jendearen poz eta alaitasuna,txikiak ere oporrekin baita gazteak ere,hondartza uda usaina artzen,ea udara txukun bat egiten duen.
Sanpelaioko festari hasiera emateko,Udaberri taldeak Iñurritzako elisan abestu zuen besperan,eguneko zentroko eta residentziko aiton-amona eta gañerako jendearentzat,Imanol Urbieta ere bertan zen berak zuzendutako taldeari entzuten.
Kantaldia amaituta Iñurritzako Elkartean amaiketako ederra Nahiko Larri taldearen alaitasunarekin,zenbat tokietara eltzen diren,soiñua eta panderoa aztintzeko beti prest.
Eguardian txupinazoa eta gero umeentzako buruhaundi eta erraldoiak,nik biloba jaso aurretik irten ziren eta gure txikiak ikusi eta beraren atzetik ibili giñen pasakailean,aurrerako festak ezin kontatu ez bai det bezterik ikusi,lasai asko egon naiz pasian eta atseden artzen.
Oso polita gelditu da kanaleko zubia eta bere ingurua,bi kanpinetatik jende asko jaizten da hondartzara eta lehengo aldean askoz animatuago dago ingurua.
Gaur kirol aldetik ez daukat berririk herriko mailan,txirrindularitzan junior mailako lasterketa zegoen baina es det zarauztarrik ikusi sailkapenean,pentzatu det herriko festak gozatzen egongo direla,merezi dute eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina