2015(e)ko irailaren 5(a), larunbata

Gure taldeak martxan



Goizean larunbatetan egiten det bezela Asti aldera joan naiz,bidean Euskararen aldeko lasterketarekin topo,argazki kamera atera eta irudi politak artu ditut korrikalari haur eta helduak giro ederrean. 





Astin herriko talderik ez zegoen,baina errugbi talde bat ari zen preztaketa lanak egiten,hurbildu naiz eta bai galdetu ere nungoak ziren, Iparraldeko Vic de Bigorre taldea zen ain zuzen eta mutil bikainak benetan.


Gero malekoira jeitxi naiz Surfeko -14 urteko Aritz Aranburu Saria ikustera,ez det surfa asko ulertzen baina olatu gutxiko itxasoarekin ondo astintzen zuten bere taula mutikoak.


ESKUBALOIA

Ohorezko Liga Nazionala

Bera Bera 36-13 Aiala Zarautz

Zilarrezko Ohorezko Liga Nazionala

Amenabar Zarautz 19-33 Bidasoa

Bi taldeak aurkari gogorrak zeuskaten eta ez dute gauza asko egiterik izan.


FUTBOLA

Jubenilak Liga Nazionala

Athletic Club B 3-3 Zarautz




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina