2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Emen naiz berriro




Erietxean hiru egun egon ondoren,berriro etxean naiz,ebakuntza ondo joan da,orain indar berritzea bezterik ez da falta.Beste aldetik nere anaiaren eriotza aipatu behar,ni negoen solairu berean zegoen Jose Luis eta uzte gabean larunbateko lehen orduetan joan zitzaigun biotzekoak emanda,Goian Bego.

Kirolean,nere egoeran,ez det emaitzarik sartu blogean aste buruan,urrengo jardunaldian berriro egunean jarriko dizuet.Azpimarratzekoa Amenabarren garaipena,bi segidan lortu ondoren jeitxierako tokietatik ateratzea lortu dute,orain animoak artu eta urrengoaren bila.
Ziklokrosean Haritz Erasunek larunbatean Asteasun bere lenengo garaipena lortu zuen kadete mailan,gaur Beasainen Gipuzkoako Txapelketa izan da eta Haritz ez da agertzen zailkapenean,ez dakit zer gertatu zaion. 

Gaur egindako argazkirik ez eta Urdaneta aldean ateratakoak jarri ditut



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina