Gaur goiz jaiki naiz,leiotik Juanjo Harategiko termometroa begiratu eta 3º,eguraldia aparta,gosaldu eta nere luzapen ariketak egin,txukundu eta erosketak egitera,ez zegoen burrunda aundirik dendetan,baña aspaldi ikusi ez nuen lagun batekin topo egin eta berriketan denborak aurrera,ibiltzera joan naizerako hamaikak,ibilbidea eguzkirekin nai nuen eta Ola alderuntz artu dut,lan eguna ez izatean,toki paketsua da eta basarriaren ondoan dagoen errekatxua bere ur jauziera txikiarekin eta banbu cañaberakin oso gustokoa dut,ardiak ere bazauden bere arkumetxoarekin,eguzkitan lasai asko,argazki batzuk ere egin ditut eta indar-berritzera etxera.Bazkalondoan siesta egin eta arratzaldea lasai artu dut.
Eguneko kirol emaitza batzuek jarriko dizuet.
Binakako Pelota Txapelketan : Ezkurdia eta Zabaletak 22-Olaizola eta Beroizek 11.
Nesken eskubaloian Ezkadiko Kopa : Kukullaga 16-BeraBera 38 eta Aiala Zarautz 23-Zuazu 28.
Futbolean 1º Erregionala,igoera fasea : Zarautz 3-Intxurre 2.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina