2015(e)ko urtarrilaren 1(a), osteguna

Urte Berri On


Aspaldi negoen blogero bezela idazteko gogoarekin,nere bizimoduaren goraberak eta Zarauzko kirol taldearen emaitzak edo berriren bat jakin ezkero,zueri berri emateko.Nere ikasketak erdera hutsean egin nituen eta euskeras ez det idatzi,interneten hasi arte,horregatik barkatu gaizki idatzitakoa,argazki bat edo beste sartuko dut tartean.
Gaur urteko lehenengo eguna paregabea izan dugu,goizean hotz,baña eguzkia agertzen juandan bezela,ibiltzeko giro aparta,Golfeko ibilbide berritik pasa gara eta jende ugari zebilen bertan,egur gañean ankak ere goso asko joaten dira,gero beko kanpinetik barrena etxera.
Bazkaldu ondoren siesta eta gero eskupelota ikustera ETBren bidez,gaurko partidak bikañak iruditu zaizkit,gogorrak izan dira eta tanto ederrak ikusi ditugu,Irujo eta Barriola bederatzi tanto aurretik egon eta gero,larri ibili dira gero Bengoetxea eta Aretxabaletari irabazteko,askenean 22-17 txapeldunen alde.Aurten binakako txapelketa estua izango dela dirudi gure gosamenerako.
Goiko mailan asteburu onetan izango ditugu partidak,Eibarrek Bartzelonan Españolen aurka eta Realak etxean Bartzelona artuko du,biak partido sailak,ea zerbait lortzeko gai diren.
Urte Berri On eta urrengoan berri geiago.

4 iruzkin:

  1. oso ondo ximon, kezkatuta habil ortografiako aktsen batzuk dirala ta, baña
    majiñatek nahiko likek hik bezain errez eta garbi idatzi
    Xalba

    ErantzunEzabatu
  2. gñera oraingo tresna berri hauekin konturatu gabe egiten dituk AKATSAK, neri aurreko iruzkiñean pasa zaiten bezela, beraz lasai eta seig aurrera lan ona egiten ari haiz eta

    ErantzunEzabatu
  3. gañera ez gñera eta segi eta ez seig

    ErantzunEzabatu