Aurreko asteburuan Eibarren jokatutako lasterketan,es zitzaidan iruditu Aratz Olaizolak eta Jokin Aranburuk,nik espero nuen sailkapena lortu zuetenik,oraingoan bai bigarren eta hirugarren postua lortuta,lehengo denboraldiko emaitzetara iritsi dira,ea igandean Egian berriro lasterketa on bat egiteko gai diran.Infantilak eta alebiñak, larunbatean Hondarrabian eman zioten hasiera denboraldiari,Zarauztarra taldeko Mikel Uriarte izan zen irabazlea eta Iñigo Eizagirre hirugarrena.Larunbat goizean Kadetea Zarautzen ikusteko moduan izango gera,sorte on denori.
Nere katarroa samurtzen hari dela ematen du,badauka premia,eztula egiten aspertuta nago,gaur nere Mugibileko lagunekin ez naiz ibiltzera joan,bakarrik ibili naiz biotopo aldean,arratzaldean ere buelta egin det emaztearekin,ea urrengo astean betiko moduan naizen.
Ximon bi gauza hari h-kin jostekua dek eta jarduna adierazteko ari h gabe, ad. hizketan ari naiz.
ErantzunEzabatuarratsa, arratsaldea s-kin, bi ohar hauek jarri dizkiyat , uste detelako nahiko errexak diala eta asko ibiltzen ditugula.
Hi ze polita erretratuko belaontzi hori, non dago aterata Getayan?